AURKEZPENA
Andoaingo gaztetxeko lagunak hip-hoparen magiaz erakarrita sentitu ziren eta hainbat urtetan, gaztetxeko urteurrena ospatzeko astearen barruan, break dantza erakustaldiak antolatu genituen. Horrenbeste musika talde bildu dituen eszenatokian, ikustekoa zen break dantzariek erakusten zuten trebezia.
Andoaingo gaztetxea Euskal Herriko gaztetxeen artean erreferente eta aitzuindari izan da askotan. Oraingoan ere, seguru gaude lehenetarikoa izan zela hip-hop erritmoetara irekitzen. Eskerrik asko gaztetxeko jendeari erakutsitako interesagatik eta (beti bezala) eskeinitako tratu onagatik (Txin eta gainontzekoak).
Oharra: Argazkiak nahiko ilun ikusten dira (naiz eta egunez egin saioak, ilun zegoen barruan :-)
Norbaitek irudi hobeagoak balitu, gurekin harremanetan jartzea eskertuko genioke.